XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pirinioez handikoekin batera, bertako bi itzultzaile handi: Domingo Gundisalvo eta Juan Sevillakoa.

Hain zuzen, hauetxei zor diegu itzulpenaren teknika ezagutzea.

Itzulitako obra baten hitzaurrean azaldu zuten.

Arabiera dakien judutar batek hizkuntza honetatik erromantzera itzultzen du.

Eta literato hispanokristau batek erromantzetik latinera itzultzen du.

Bide bihurri eta, jakina, literaltasunaren ikuspegitik emaitza badaezpadako honetatik, Ekialdeko Mediterraneoko kultur ondarea Europara aldatuz joan zen.

Naturaren zientzilarien obrek, greziarrenek eta arabeenek, greziar eta arabiar filosofiak Aristotelesengandik Avicenaganaino, bide hori jarraitu zuten.

Jakina, ekarpen hori jasotzeko moduan landutako lurra zegoen lekuetan sustraituko zen.

Italia, Frantzia edo Inglaterrako hiriguneetako eskolarik hobeenetan.

Mezu eta iritzien zabalkunde interesatu eta kontrolatua izan da botere orok historian zehar iritsi nahi izan duen helburuetako bat.

Erromanikoaren garaian, eginkizun hau hiru tresna nagusiren esku egon bide zen.

Lehenak, parrokiaren bidezko eliztarren kontrolak, bultzada erabakiorra jasoko du XII. mendearen hondarrean eta XIII.aren hasieran.

Letrango III. eta IV. Kontzilioen erabakiek 1179.ean eta 1215.ean egin ziren hurrenez hurren, eliztar bakoitza parrokia bati atxikita egotera behartzen dute.

Parrokoa izango da sakramentuen praktika zainduko duena.

Unibertsitate-diziplina ezberdinak agertzen dira alegiazko beiradura honetan (1589. urtea).